DRINKS
DRINKS

Euskal Herrian hamaika bat ohiko edari mota ezberdin aurkitu ditzakezu, Txakolinetik hasita, Arabar Errioxako ardoak, sagardoa edo patxarana.

Euskal Herritik hautatutako proposamen hoberekin dastatze bat prestatu dizuegu.

DRINKS There are no products in this category.

Subkategoria-ak

  • TXAKOLIN

    Txakolin

    Jatorriz, ardo zuri gazte bat da Txakolina, graduazio moderatukoa, oso usaintsua, freskoa eta garraztasun bereizgarri atsegin bat duena.

    Garraztasun honetan aurkitzen dugu bere altxorra, hemen gordetzen baitu miraria, bere nortasuna eta liraintasuna.

    Hondarribi Zuri mahatsetik lortutako ardoa da, Euskal Herrian ditugun baldintza klimatiko bereziei esker lortzen direnak, klima epel eta ezkoa.

    Euskal Herrian aurkitu ahal dituzuen Txakoliñen hiru izendapen selekzio bat aurkeztu nahi dizuegu; Getaria, Bizkaia eta Araba.

    On egin!

  • Sagardoa eta Garagardoa

    Sagardoa eta Garagardoa

    Ezin dugu Euskal Herritik alde egin Sagardotegi baten jan eta edan egin gabe. Sagardoa aitzaki hobezina da “Txotx”aren inguruan sortzen den giroa disfrutatzeko.

    Baina, zer da “Txotx”? Teknikoki kupela zabaltzearen akzioa da, baina egia ezan, hitz magiko hau, askoz gehiago ezan nahi du, batez be gipuzkoarrentzat, euren ezaugarri bat baita.

    Jai ospakizun bat, adiskidetasuna, errespetua, kultura eta josteta zimendutzat dituenak. Txotx!!!

    Eta halaxe ere dira zaporetsuak gure garagardoak. Artisanalki eginak. Adibide moduan, atal honetan aurkezten dizuegun selekzio ezin hobea.

    On Egin!!

  • Patxarana eta Likoreak

    Patxarana eta Likoreak

    Edozein bazkari atsegin baten ostean, berdin da Txoko edo Eusko Jatetxe batean bada, ezin da Patxarana falta mahai gainean. Basaranak beratzean lortzen den edari bizia.

    Basaranak ematen diote ezaugarri den kolore gorria likore gozo oni, eta baita ere urrina eta fruta zaporea.

    Atal honetan, Patxarana eta gure lurraldeko beste bitxi likidoak aurkituko dituzue.

    On Egin!!

  • Ardoak

    Ardoak

    Atal honetan, Euskal Herriko geografiatik bidai bat egitera konbidatzen zaituztegu, “Rioja Alavesa”-ko eta Nafarroako ardoak gozatzeko finez.

    “Rioja” izendapea hiru eremu ezberdinetan banantzen da, klima eta lurraren komposaketaren arabera: “Rioja Alta”, “Rioja Baja” eta “Rioja Alavesa”.

    Arabar Errioxan lurrak malkartsuak dira, karedunak, oso aproposak mahatsondoak lantzeko, udak laburrak dira eta neguak, bareak.

    “Rioja Alta”-ko ardoak baino kolore gogorragoak dituzte hemengo ardoak eta garraztasuna, berriz, leunagoa. Goi mailako ardoak, tempranillo mahatsaz eginak.

    Ekialderantz bidaiatzen Nafarroara heltzen gara, nork ez ditu bere ardo gorri famatuak ezagutzen? Ardo hauen kalitatea gero eta hobeagoa da, elaboratze prozesua gero eta saiatuagoa.

    Garnatxa motako mahatsak kolore iradokitzaileko ardoak eskaintzen dizkigu, fruta-gustuko lurrinekoak eta zapore freskoa.

    On Egin!!