Axoa (300 gr) View larger

Axoa (300 gr)

New product

Txahal Axoa, jaiegunetan prestatzen den Iparraldeko errezeta tradizionala.

Detaile gehiago

$7.93

Fitxa

Peso 300 gr

Gehiago!

Lapurdi herriko (Iparralde) errezeta tradizionala da. Jaiegunetan prestatzeko pentsatutako errezeta bat da, plater erraza da bere osagaietan baina denbora eta bere prestaketako arreta eskatzen ditu.

Errezeta honen osagaiak dira: Txahal-haragia, piper berdea, piper gorria, kipula, tomatea, piperrautsa, gatza, oliba-olioa eta arto-irina.

0ºC eta 4ºC-aren arteko hozkailuan mantentzea gomeni da. Kontsumitzeko, ontziaren fimlean hainbat zulo egin eta mikrouhin-labean berotu 3 minututan potentzia-1000W-tan. Plater honen aurkezpenerako buztin-kazo batean aurkeztea gomendatzen dizuegu.

Laguntzeko arto-opil txiki batzuk (mexikarrak bezala) jarriko ditugu iturri batean eta beste iturri batean gazta arraspatua, aurrez garbitutako eta julianan moztutako uraza eta tomateko entsalada.

Jateko, oso era dibertigarrian egingo dugu: arto-opil txiki bat hartuko dugu, gainean axoa jarriko dugu eta akonpainamendu gehiago gustatzen zaigun garnizioa.