Baldintzak

Igorpena

Kartoizko kutxa gogor batean bidaltzen da eskaria, aukeratutako produktuekin. Arreta handiz paketatzen dira produktu guztiak, den dena ezin hobeto iritsi dadin.

Eskaria adierazitako helbidean eta esandako pertsonari ematen zaio, bulego atentzioko ordutegian astelehenetik ostiralera.

Jasotzailea ez bada aurkitzen, garraio agentziak bigarren saio bat egingo du hurrengoko baliodun egunean. Hala ere entregatzea ezinezkoa bada, ohar bat utziko du helbidean eta eskaria zure eskura geratuko da hurbilen dagoen mezularitza bulegoan.

Igorpenak balio ezberdinak izan ditzake entregatze zona, produktu mota, edo eta pisuaren arabera.

Igorpenaren balioa edozein momentutan ikusi dezakezu erosketako organ, eta balioaren kalkulua erosketa egin baino lehenago kalkulatu dezakezu helbidea sarrarazten.

Produktuak gure biltegitik irteten direnetik, entregatze denbora 1 – 3 baliodun egun dira Espainiarako beste tokietara, Espainiatik kanpo berriz, 4 – 7 baliodun egun.

Ordainketa metodoa

Ordainketa metodo ezberdin jartzen ditugu zure esku, gehien komeni zaizuna hautatu:

1) Txartelarekin

Ordainketak kreditu edo zor-txartelekin egin dezakezu, 4B, Visa eta Master Card.

Norberaren edo banku-datuen bidaltzea inplikatzen duten operazioak ingurune seguru baten bidez egiten dira. Bask Selekt-ek La Caixa-ren ordainketa pasarela segurua erabiltzen du. Ezinezkoa da sartutako datuak beste inork ikustea edo eta etetea.

Bestalde, txartelari buruz sartutako datuak ez dira inon erregistratzen, artez doaz Bankuaren TPV-ra.

2) Banku-transferentzia

Eskaria egin ondoren, e-mail bat jasoko duzu xehetasun guztiekin. Transferentzia egiteko ondorengo kontua erabili:

Banco: La Caixa

IBAN: ES06 2100 0732 2202 0113 8754

BIC/Código Swift: CAIXESBBXXX

Transferentzia egin ondoren, egiaztagiria info@baskselekt.com e-mailera bidali behar da. Egiaztagiria jaso bezain laster, zure eskaria bidaliko dugu.

3) Paypal bidez

Paypal-ek beraiekin kontratatua daukazun txartel edo banku kontuaren bidez ordainak egitea onartzen du.

  • Segurua da: Paypal-ek segurtasunez biltzen ditu zure datuak, eta merkatuan buru diren segurtasun eta iruzur prebentzio sistemekin babesten ditu.

  • Azkarra eta erreza: ez dituzu zure datuak behin eta berriz sartu behar. E-mail eta pasahitz batekin nahikoa da.

Erosketa bukatu ondoren, e-mail bat bidaliko dizugu erosketaren xehetasun guztiekin. E-mail hau ez baduzu jasotzen, mesedez, ipini zaitez kontaktuan gurekin lehen baino lehen.

Gure produktu guztien kostuetan BEZ-a sartura dago. Kobrantza Eurotan egingo da, zein herritan erosketa egiten den alde batera utzita, zeren bezeroaren bankua da diru-kanbioa egingo duenak. Gure prezioetan sartutako kanbioa, Europako Banku Zentralak onartutakoa da, eta hilero eguneratzen dira.

Itzulketak

2007, Azaroaren 16-ko Legegile Dekretu Errealeko 68. Artikuluan deritzon ondorioz, Bezeroak eskaria jaso ondorengo zazpi egunetan itzulketa egin dezake, honen kosteak bere gain hartuta.

Itzulketak onartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Eskariak zeuzkan produktu guziekin itzuli behar da, bere jatorrizko enbalatzean eta jatorrizko zigilua apurtu barik, bere osagarri guztiekin eta egoera onean.

  • Jatorrizko enbalatzean ez datozen itzulketak ez dira onartuko. Garraioaren edo beste arrazoizko kausa baten ondorioz jatorrizko enbalatzea hondatuta badago, enbalatze antzeko bat erabiliko da itzulketa egiteko. Kasu guztietan emate-agiriaren kopia bat sartu behar da itzulketa arrazoiak komentatuz.

Azkeneko kasuan bakarrik Bask Selekt-ek itzulketa kosteak onartuko ditu, eta baita produktu berriaren eroate kosteak.

Itzulketarako prozedura e-mail batekin hasten da, info@baskselekt.com helbide elektronikora bidalita.

E-mail honetan eskariaren datuak zehaztu behar dira, itzulketarako arrazoiak eta produktuaren argazki bat nola iritsi zen ikusteko.

Lehen baino lehen erantzungo dugu e-mail honi.

Baldintza guztiak bete ezkero, eskariaren kostea ordainduko dugu edo eskari berri bat bidaliko dizugu, elkarren arteko adostasunez erabakia zein den errespetatzen.

Bask Selekt S.L. ez da prozedura hau betetzen ez duten itzulketen kosteez arduradun izango.