Euskal Herria

Euskal Herria, edo Euskadi, Espainiako iparraldean kokatuta dagoen autonomia-erkidego bat da. Ipar aldean Bizkaiko Golkoarekin eta Frantziarekin (Akitania) mugatzen du, hegoaldean Errioxarekin, mendebaldean Kantabria eta Burgos-ekin eta ekialdean, berriz, Nafarroarekin, hamaika historiko eta kultural parekotasun partekatzen dugun lurraldea.

Euskal Herria “euskaraz mintzatzen direnen herria” esan nahi du. Gure hizkuntza, Euskal Herri, Nafarroa eta Iparraldeko biztanleek erabiltzen dute, erromatarrek heldu baino lehen erabiltzen zuten jadanik. Euskaldunen istorioa eta Euskararen jatorria misterioz inguratuta dago, baina gure nortasuna nabarmena da, Eusko kulturari lotuta dauden musika, dantza, kirolak eta gastronomian egiaztatu dezakegunez.

Baina nortasun honek ez du eragozten Euskal Herriaren irudi berria munduan zehar jakinaraztea.

Adibidez, Bilbo. Diseinu eta arkitektura modernoaren gune bihurtu den hiria. Frank Gehry-k diseinaturiko Guggenheim Museoa da adibiderik ezagunena.

Donostia ere bere irudia moldatzen ari da, bere gastronomia bikainaren inguruan. Harro esan dezake bertan munduko hoberen hamar jatetxeetatik, bi Donostian daudela, eta gainera, 15 Michelin izar banatu ditu zazpi jatetxe ezberdinetan. Bestalde, hemen aurkitu eta dastatu ditzakegu mundu osoan ezagunak diren Pintxoak, miniaturan egineko gastronomi artelanak.

Arabar Errioxan upeltegi familiar txikiak aurkitu ditzakegu, eta baita ere eraikin moderno eta abangoardistak, beti mahasti lasaiez inguratuta, baretasuna berreskuratzeko aproposak.

Hainbat toki eta gauza ikusteko daude Euskal Herrian… Lurraldea herri bitxiez beteta dago, Iparraldean aurkitu ditzakegunak adibidez, edo baita Nafarroan ere. Beste adibide bat Kantauri Itsasoaren hertzean jaio ziren hainbat eta hainbat herrixka arrantzari estu loturik daudenak.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia (Portugalete) bisitatzea ere derrigorrezkoa da eta kultura maitalea bazara, Donostiako Nazioarteko Zinemaldi famatuarekin topa egin behar duzu.

Bestalde, Euskal Herriko natura ikusgarriak hamaika kirol ezberdin praktikatzera gonbidatzen gaitu. Txirrindularitza, xendasaletasuna, surfa honen adibide.

Munduko gastronomiarik hobenetariko bat, naturaz inguraturiko hondartzak, kultura, abangoardiako arkitekturaren eraikinak, mendiak, kirolak… hauxe da azken finean Euskal Herria. Mundu osoko lekurik liluragarrienetariko bat.

txakoli.jpg