Piku konfitatuak View larger

Piku konfitatuak

New product

Pikuak, azukrea eta ura. Goi mailakoa den pikuak almibarretan lortzeko erabiltzen ditugun oinarrizko osagaiak dira.

Detaile gehiago

$4.20

Gehiago!

Bizkarran, oso modu errazean egiten ditugu Pikuak almibarretan, baina pazientzia haundia behar da, sukaldatzeko modu geldoa behar da eta beharrezko atsedena eman behar zaio. Sekreturik handiena fruitu eta azukrearen egoste denbora ezagutzea da, egun batzuk behar dira modu egokian egiteko.

Etapa ezberdinak ematen dira pikuak egosteko eta almibarra egiteko, kontu haundi behar da pikuak ez desegiteko eta modu berean gogor ez geratzeko. Lehenengo egostekoaren ondoren, pikuek "jarabe" bat izurrtzen dute, eta atsedena eman behar zaie berriz ere zurgatzeko. Lan hau, zenbait alditan egiten da, lau egunetan, ondoren eta atsedena eman ondoren, pikuak tarroetan sartzen dira, hutsean enbotatzeko. Ondoren, guztietatik hoberena, jatea besterik ez daukagu.

Emaitza, fruitu gozo osoa eta almibar zoragarria gura ahosabaiean. Produktu hauek euskal gastronomian pisu haundia izan dute, denboraren poderioz galdua sarritan, eta nekazal bizitzatik aldentzen joan garelako. Lehen etxeetan zituzten fruitondoetatik jasotakoarekin nahikoa baitzeukaten.