576 botilako sorta esklusibo bati dagokio, upelean zahartutako patxaran bakarra, egurrarekin txigortua, modu tradizionalean.
Hezurgabetutako aranbeltzetatik egina, bainila eta karamelo ukituekin. Zapore dotorea eta, aldi berean, konplexua.
Patxaran Gaizka Egurrez (upelean zahartua) 576 botilako sorta esklusiboa da, upelean zahartutako patxaran bakarra. Hezurgabetutako aranbeltzekin egindako gure Patxaran Gaizkatik abiatuta, patxaran premium hau upeletan zahartzea erabaki dugu, egurrarekin txigortuz, modu tradizionalean.
Upelek bainila eta karamelo ukituak ematen dizkiote patxaranari, emaitza dotore eta konplexua lortuz. Aranbeltza, bainila, egurra eta anisa dira sumatzen diren usain nagusiak. Dastatzean, testura krematsuak patxarana gehiago esploratzera gonbidatzen gaitu, eta aranbeltzen freskotasun nabaria nabaritzen da, egur freskoaren oihartzunekin, anisa, gerezia eta bainila ukituen goxotasunarekin kontrajarriz.
93 puntu Verema
Edukiera: 70 cl
Alkohol-maila: 28 % vol.
Amerikar haritza
Egurrarekin txigortze ertaina, modu tradizionalean