Ohar-legala

Indarrean dagoen legedia jarraituz, Interneteko www.baskselekt.com domeinua Bask Selekt S.L. enpresaren (B95826210) titulartasunekoa dela ezagutarazten dizugu. Bask Selekt S.L. enpresaren helbidea Pol. Industrial La Cruz, 13, 48196 Lezama (Bizkaia) da, eta posta elektronikoko helbidea, info@baskselekt.com.

Erabiltzailea eta erantzukizunak

Erabiltzaileak beren borondatez sartzen dira webgunean. Webgunean sartzen denak eta nabigatzen duenak lege oharrak, baldintzak eta zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Erabiltzaileak ez du web honetako informazioa legez kontra erabiliko, eta ez du webeko sistema informatikoak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik burutuko. Erabiltzaileak bakarrik du webgunean sartzearen eta edukia erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Debekatuta dago faltsuak diren edo zuzenak ez diren eta gainontzeko erabiltzaileak okerbidean jar ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea

Bask Selekt-ek ahalegin guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena du.

Lotune politika eta erantzukizuna baztertzea

Bask Selekt-ek ez du inolako erantzukizunik gain hartuko hirugarrenek kudeatutako beste web gunetan eta orrietan dauden informazioarengatik, Bask Selekt-ren esteken (link) edo web gunearen bilatzailearen bidez horietara sartu ahal izan arren. Bask Selekt -ren web gunean agertzen diren estekek (link) helburu informatiboa dute bakarrik eta inolaz ere, iradokizuna, gonbidapena edo horiekiko gomendioa izango dira.

Bask Selekt-ek ezin du bermatu web gune honek eta bertan eskainitako zerbitzuek une oro behar bezala funtzionatuko dutela, erabiltzailea bertan sartu ahal izango dela, eta arin, etenik gabe eta akatsik gabe erabili ahal izango dituela. Bestalde, Bask Selekt-ek ez du beste web gunetan agertzen den informazioa bermatuko.

Bask Selekt-ek arduraz jardungo du, sektorean oro har onetsitako erabileren arabera, web gunean birusik edo erabiltzailearen sistema, bere dokumentu elektroniko edo fitxategiak kaltetu ditzaketen bestelako elementuak egon ez daitezen, baina ezin dute bermatu aipatutako elementuak guztiz saihestuko dituela eta horrenbestez, ez dute inolako erantzukizunik hartuko euren gain, horri dagokionez erator daitezkeen kalteengatik.

Aldaketak

Bask Selekt-ek aldaketak sartzeko edo bere web gunearen egungo edukiak partzialki edo erabat kentzeko eskubidea dauka, egoki deritzonean, eta baita horiekiko sarbidea aldi baterako edo betiko debekatzeko edo murrizteko eskubidea ere.

Internet bidez egiteko erosketak zerbitzua

www.baskselet.com webgunearen atal batzuetan erosketak egiteko posibilitatea ematen da. Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa da kontratazioentzako baldintza orokorrak irakurtzea eta onartzea.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko politika

1. Ohar honen bidez, Bask Selekt-ek bere web gunearen erabiltzaileei izaera pertsonaleko datuak babesteko politikaren berri ematen die (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) erabiltzaileek askatasunez eta boluntarioki erabaki dezaten ea nahi duten Bask Selekte-ri ematea eskatu dakizkiokeen datuak edo informazio eskatu ondoren edo harremanetarako postontzira mezuak bidali ondoren, erabiltzaileengan lortu daitezkeen Datu Pertsonalak, eta hala dagokionean, Bask Selekt-ek bere web gunearen bidez eskainitako zenbait zerbitzutan harpidetu edo alta emateagatik lortutako datuak. Bask Selekt-ek politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du legegintzako edo jurisprudentziako nobedadeetara egokitzeko eta baita industria praktiketara moldatzeko ere. Holakoetan, Bask Selekt-ek orri honetan egindako aldaketen berri emango du horiek abian jarri baino lehen.

2. Erabiltzaileak Bask Selekt-eri emandako informazio guztia, web gunearen bidez, online kontsulten, bidalitako formularioen, gutunen edo beste edozein komunikazio bideren bidez, osoko konfidentzialtasunarekin tratatuko da, eta bakarrik hura bildu eta eskatu zen helburuetarako erabiliko da.

3. Online kontsulten bidez bildutako Datu Pertsonalak erabiliko dira planteatutako auzietarako erantzuteko eta, hala dagokionean, erabiltzailearekin harreman komertziala mantentzeko eta produktu edo zerbitzu berriak jakinarazteko.

4. Erabiltzailearen Datu Pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira. Horretarako Bask Selekt-ek, bere erantzukizunpean, sortutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean sartuko dira. Aipatutako datuak erabiliko dira erabiltzailea web gunean, atal desberdinetan, eta berak eskainitako zerbitzuetara sartu ahal izateko.

5. Web guneko zenbait ataletara edo zerbitzutara sartzeko, erabiltzaileak Datu Pertsonal zehatzak eman behar ditu. Datu Pertsonal hauek biltzerakoan, erabiltzaileari horiek nahita nahiez eman behar dituela jakinaraziko zaio. Ez badira nahitaezko datu horiek ematen, ezingo da aipatutako ataletan edo zerbitzuetan sartu.

6. Erabiltzaileak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak onartutako eskubideak aitortu ahal izango ditu eta, bereziki, datuetan sartzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak, egokia izango balitz, eta baita bere datuak emateko emandako baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Erabiltzaileak aipatutako eskubideak aitortu ahal izateko idatzitako eta sinatutako eskaera hurrengo posta helbidera bidali beharko du info@baskselekt.com. Eskaerak honako datuak hartu beharko ditu barne: erabiltzailearen izen-abizenak, jakinarazpenak egiteko helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia eta aitortutako eskubidearen eduki zehatza.

7. Bask Selekt-ek bildu dituen Datu Pertsonalak gordeko ditu eta horiek aldatzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea saihesteko neurriak hartuko ditu. Bask Selekt-ek zeregin horiek beteko ditu araudi aplikagarriak ezarritakoaren arabera.

8. Bask Selekt-ek, softwarearen jabea izanik, cookie-ak erabiltzen ditu web gunearen bidez nabigatzen duten erabiltzaileei buruzko informazioan sartzeko eta Atariko erabileraren dagokion jarraipena egiteko. Datu horiek web gunearen xarma, edukia eta funtzionalitatea hobetzeko erabiltzen dira eta inolaz ere, ez zaizkie hirugarrenei igortzen edo ez dira beste xede baterako erabiltzen. Erabiltzaileak ez badu cookie-ak bere disko gogorrean instalatzerik nahi, bere nabigatzailea horiek gordetzea saihesteko moduan konfiguratu dezake. Era berean, askatasun osoz ezabatu ditzake instalatu ondoren. Hala ere, ohartarazten dizugu cookie-ak ezabatzeak zerbitzuaren kalitatea eta abiadura kaltetu ditzakeela.

Jabego intelektuala

Webgunearen gaineko jabetza eskubidea, baita bertako orrialdeen, pantailen, informazioaren, itxuraren, diseinuaren, produktuen eta zerbitzuen gainekoa ere, Bask Selekt-ena da, besterik adierazi ezean. www.baskselekt.com atarira sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Bask Selekt-ek bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei erabat edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik edota baimena eman duenik erabiltzaileek euren xede pertsonalerako erabil ditzaten. Lan hauek baimenik gabe erreproduzituz, banatuz, merkaturatuz edota eraldatuz gero, urratu egingo lirateke Bask Selekt-en jabego intelektualaren eskubideak.

Erabiltzaileak webgunearen titulartasuna kaltetu dezakeen inolako jarduerarik ez duela egingo hitz ematen du. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzean, eta titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzean, legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izango ditu erakundeak, eta, hala dagokionean, zigorrak ere aplikatu ahal izango dira.

Jurisdikzioa

Bask Selekt-ren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Bask Selekt S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bask Selekt-ek zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Cooki-en Politika

Bask Selekt-eko webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa erraztu eta hobetzeko helburuarekin. Cookie bat web zerbitzariak erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu artxibo bat da; helburua erabiltzailea berriz ere konektatzen denean identifikatu ahal izatea da. Bask Selekt-eko webguneak berak sortutako cookieak bakarrik irakurriko ditu. Bask Selekt-ek erabilitako cookieak bakarrik erabiltzaile eta ordenagailu jakin bati lotzen zaizkio, eta ez dute izaera pertsonaleko beste datu batzuetan sartzeko aukera ematen.

Nabigatzaile gehienek era automatikoan onartzen dute cookien erabilpena, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie bat jasotzen duenean ordenagailu pantailan mezu bat jaso eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko asmoz, www.baskselekt.com webguneak IP helbidea erregistratu egiten du. Horrela bisitatutako orrien kopurua, bisita kopurua eta bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.