- Out-of-Stock

Bakailaoa Ajoarriero erara prestatuta. Nafarroako sukaldaritzatik datorkigun plater tradizionala.
Bakailao ajoarriero bakailao idorra eta barazkiek osatutako platera da; batez ere tomate eta baratxuriak.
Normalean buztin kazolan aurkezten da. Plateraren jatorria ezezaguna da: baliteke mandazainek (gaztelaniaz: arrieros) asmatua izana edo ajoarriero nafar-saltsarekin lotura izatea. Nola edo ala, goi mailako plater baten aurrean gaude, mundu guztian "fan" piloa dituenak, adibidez Ernest Hemingway idazle famatua.
0ºC eta 4ºC-aren arteko hozkailuan mantentzea gomeni da. Kontsumitzeko, ontziaren fimlean hainbat zulo egin eta mikrouhin-labean berotu 3 minututan potentzia-1000W-tan.