Intxaursaltsa trufak View larger

Intxaursaltsa trufak

New product

Gabonetan Intxaursaltsazko turroia egiteko erabiltzen den nahasketa erabiliz, trufa-bonboi hauek, Gabon zaporea dastatzeko aukera ematen digute.

Detaile gehiago

$18.14

Gehiago!

Intxaursaltsa Euskadiko mahaietan ohikoa izan da beti. Bere esanahia literala da, intxaurrekin egindako saltsa, eta gaztaina erre edo fruitu lehorren konpotarekin batera, gabonetako postrea izan ohi da belaunaldiz belaunaldi. Osagarri arrunten artean, intxaur birrinduak, azukrea, esne (batzutan urarekin nahastuta) eta kanela ditugu.

Hau guztia, pixakanaka egosten zen, denbora lezez krema bat lortu arte, eta hau mahaikideen artean banatzen zan, bero edo gutxienez epel. Bizakarratarrek betidanik ezagutu izan dute intxaursaltsa, bai ama eta baita aitaren familiatik jasotako ohitura delako. Hainbat froga egin ondoren bere "laborategia"-n, trufa-bonboi hauek egitera heldu dira.

Beraiekin, gure historia, gure zaporeak eta gure izaera bermatzen duen produktua sortu dute, eta horrela jakinarazi digute intxaursaltsa ezagutzen duten hainbat pertsonek. Artisau erara egin duten produktua da, detaile guztiak zainduz, osagarrien aukeraketarekin hasita eta aurkezteko moduarekin bukatuz.

Egiterakoan, normalean lurraldeko Intxaurrak erabiltzen dira, baina aukera daukatenean, bere intxaurrondoetako fruituak erabiltzen dituzte, aintzinari kuku bat eginez. Aintzinako zaporeak lortzeko, intxaur birrinduak, esnea eta azukrearekin batera, txokolate apur bat nahastatzen da, baita sekretuan gordetzen duten osagarria ere. Honekin guztiarekin, masa bat lortzen da, forma ematen diote eta gaineratzen utziko dute. Ez da ohikoa intxaurrekin masak lortzean, oso zaila baita behar den testura lortzea.

Ondoren trufaren forma biribila ematen diote eta txokolatarekin bainua ematen dio, Glass azukrearekin bukatzeko.